Hiru edukiontzi erre dituzte Lekeition goizaldean
Goizaldean, 03:15 aldera jaso du Ertzaintzak abisua. Pascual Abaroa kalean, Zumatzeta kalearen parean, hiru edukiontzi sutan zeuden. Suhiltzaileak eta ertzainak joan dira bertara, eta sua amatatu dute. Zabor edukiontzi bi eta paperezko edukiontzi bat e...
Goizaldean, 03:15 aldera jaso du Ertzaintzak abisua. Pascual Abaroa kalean, Zumatzeta kalearen parean, hiru edukiontzi sutan zeuden. Suhiltzaileak eta ertzainak joan dira bertara, eta sua amatatu dute. Zabor edukiontzi bi eta paperezko edukiontzi bat ez eze, zirkulazio seinale bat be kiskalita geratu da, Herrizaingo Sailak jakitera emon duenez. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.