Ia 40 karabana eta 150 lagun inguru
Amaitu da Mendexako kanpinean egindako kontzentrazioa, ia 40 bat karabana batuta. Bost egunetako egitarauaz gozatu ostean, «pozik» joan dira etxera bueltan, kontzentrazioagaz bat egindako 150 lagun inguru. Barikuan horietako batzuk Santimamiñeko kob...
Amaitu da Mendexako kanpinean egindako kontzentrazioa, ia 40 bat karabana batuta. Bost egunetako egitarauaz gozatu ostean, «pozik» joan dira etxera bueltan, kontzentrazioagaz bat egindako 150 lagun inguru. Barikuan horietako batzuk Santimamiñeko kobetara joan ziren, besteak Mutrikura bisita egin zuten bitartean. Zapatuan, ostera, rallya ikusi eta Laka Erdi sagardotegian bazkaldu zuten, Milioin. Domekan, elkar agurtu eta eguna ziztu bizian igaro zuten, antolatzaileen esanetan. Aurtengoa igarota, datorren urtean laugarren euskalwebkanpada antolatzeko asmoa erakutsi dute, oraindik tokia zehazteke duten arren. 
