Xabier Lujua eta Jesus Estradak irabazi dute I. Lea Artibai Rallya
Xabier Lujua eta Jesus Estrada izan dira bizkorrenak Lea Artibai eskualdeko lehenengo rallyan. Probako bost tarteak 01:03:29.400 denboran egin zituzten garaileek. Gernika Racing Elkarteko Ander Arana eta Arkaitz Kobeaga, barriz, bigarren geratu dira, e...
Xabier Lujua eta Jesus Estrada izan dira bizkorrenak Lea Artibai eskualdeko lehenengo rallyan. Probako bost tarteak 01:03:29.400 denboran egin zituzten garaileek. Gernika Racing Elkarteko Ander Arana eta Arkaitz Kobeaga, barriz, bigarren geratu dira, eta podiumera igotzen hirugarrenak Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti izan dira. Peugeot 205 -agaz proba bikaina egin zuten Hamaika Eskuderiako gidariak eta kopilotoak.