Abizenak euskalduntzeko kanpaina abiarazi du Aulestiko Udalak
Aulestiko Udalak abizenak euskalduntzeko kanpaina martxan jarri du, «prozesu horretan herritarrei erreztasunak emote aldera». Udalaren ustez, lehen «oso zaila» zen izapide horiek egitea, orain, dena dela, udaletxean bertan egin daitezke.
Interesa duenak erregistro zibilera edo bake epaitegira joan, eta abizena euskal grafiaz jarri gura duela esan beharko du. Ostean, bertan emongo dioten eskaera orria bete beharko du dagozkion datuekin.
Horretarako, baina, hainbat agiri eroan beharko ditu; besteak beste, honako hauek: nortasun agiriaren fotokopia (adin txikikoa izanez gero, gurasoena baita), hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (epaitegian eskatuta), errolda agiria (udaletxean eskatzen da, eta adin txikikoa izanez gero, gurasoena be beharrezkoa da), damilia-liburuaren fotokopia (ezkonduta egonez gero, edo seme-alabarik izanez gero) eta azkenik, 16 urtetik gorako seme-alabarik izanez gero, horien nortasun agiriaren fotokopia.