Domeka Azpiri pilotari ondarrutarrari “ondo merezitako” omenaldia egin diote, agurrean
Hogei urte baino gehiagotan munduko hainbat pilotalekutan jokatu ostean, Domeka Azpiri (Ondarroa, 1973) atzelariak agur esan dio pilotari. Azpirik Estatu Batuetako Dania Jai Alai pilotalekuan (Floridan) agurtu du zesta-punta.
Hantxe, Daniako Jai Alai ...
Hogei urte baino gehiagotan munduko hainbat pilotalekutan jokatu ostean, Domeka Azpiri (Ondarroa, 1973) atzelariak agur esan dio pilotari. Azpirik Estatu Batuetako Dania Jai Alai pilotalekuan (Floridan) agurtu du zesta-punta.

Hantxe, Daniako Jai Alai Palace pilotalekuan aritu da 2001 urteaz geroztik Azpiri, goiko mailetan jokatzen. Azkanaldian ez du lesioekin suerterik eduki: azkana eskumako bicepsean sufritu du, eta horrek kantxetatik kanpo egotera behartu du azkan urte erdi inguran.
39 urtegaz eta lesioen arazoa ikusita, pilota lagatzeko erabakia hartu du pelotariak. Ondarroako herriak azkenaldian profesional mailan eduki duen pilotari bakarra izan da, espezialitate guztiak kontuan hartuta.
Adituek argi daukate: oso «pilotaria» izan da Azpiri, eta bere berezitasunen artean bat aitatzekotan, kantxako kokapen bikaina aitatu dute guztiek bere kirol ibilbide luze eta arrakastatsuan.