‘Gure aurrekoak’ egitasmoak eguenean hasiko du bidea
Prentsaren historia aztertuko duen hitzaldiarekin hasiko da bidea egiten eguenean, azaroak 8. Pello Zubiriak herriko idaleen inguruan egingo du hitz. Azaroaren 13rako egin dute irakurzaleek hurrengo hitzordua, Euskararen normalizazio urratsak Mutrikun (1950-2000) mahai inguruarekin. Azkenik, Josu Larrañagak herri hizkeraren erabilera aztertuko du, azaroaren 22an, aurkezpen elkarrizketan. Jardunaldiak borobiltzeko Euskararen bilakaera eta mutrikuaren ahalegina erakusketa egongo da ikusgai azaroaren bigarren hamabostaldian. Ekimen guztiak Zabiel kultur etxean egingo dira.
