Kuku Habixa kultur elkarteak bosgarren ipuin lehiaketa antolatu du
Mendexako Kuku-Habixa Kultur Elkarteak 5. Ipuin lehiaketa antolatu du. Parte hartzen dutenek euskal istorioak izango dituzte abiapuntu. Lan guztiak, abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte, Kuku-Habixak taberna atzean duen buzoian. Adin oro...
Mendexako Kuku-Habixa Kultur Elkarteak 5. Ipuin lehiaketa antolatu du. Parte hartzen dutenek euskal istorioak izango dituzte abiapuntu. Lan guztiak, abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte, Kuku-Habixak taberna atzean duen buzoian.
Adin orotako herritarrek parte hartu ahal izango dute, hiru mailatan banatuta; umeenean (12 urtera artekoak), gaztetxoenean (13 eta 17 urte bitartekoak) eta nagusienean (18 urtetik gorakoak).
Azaldu dutenez, «norbere aitak eta amak kontatutako euskal ipuinak edo istoriotxoak» idatzi beharko dituzte. Euskara batuan zein herri hizkeran idazteko aukera izango dute; halanda be, antolatzaileen arabera, herri hizkeran idatzitakoak hobeto baloratuko dituzte. Paperean zein pendrive batean aurkeztu ahal izango dituzte lanok; betibe, orrialde bat eta bi idatzita.