Mobilizazio teknikei buruzko mintegia, Ziortza-Bolibarren
Menpeko pertsonen familia zaintzaileei zuzendutako mintegia emongo dute aurki Ziortza-Bolibarren. Hain zuzen be, mobilizazio teknikei buruz ariko dira mintegiak iraungo duen hiru egun horietan.
Hilaren 14an, 21ean eta 28an emongo du mintegia fisioterapeuta batek 17:00etatik 19:00etara, herriko jubilatuen elkartean. Taldea, gehienez, 10 eta 15 pertsona artekoa izango da; horregatik, aurretiaz izena emon beharko da.
Izena emotea
Bizitzen Elkargoa. 94 623 27 44 telefonora deituta.
Lea Artibai Amankomunazgoa. 94 616 85 58 telefonora deituta.