Autoei itxita egongo da Larrotegi
Gaur hasiko dira Larrotegi auzoko konponketa lanak. Euren inguruan, segurtasun neurri ezberdinak hartu ditu Lekeitioko Udalak. Alde batetik, autoak ezingo dira eremu horretan sartu gaurtik aurrera. Bestetik, Larrotegiko igogailua eta bere ondoko eskail...
Gaur hasiko dira Larrotegi auzoko konponketa lanak. Euren inguruan, segurtasun neurri ezberdinak hartu ditu Lekeitioko Udalak. Alde batetik, autoak ezingo dira eremu horretan sartu gaurtik aurrera. Bestetik, Larrotegiko igogailua eta bere ondoko eskailerak itxita egongo dira. Zabalik mantenduko dira soilik, Letraukuatik Larrotegiko etxeetara doazen eskailerak, baina hauek, auzotarrentzat izango dira soilik. Aste honetan, oraindik, Eskola, Haur Eskola, Futbol Zelaira eta Atletismo Pistara joateko espaloia zabalik egongo da baina Azaroaren 12tik aurrera, espaloi hau be itxi egingo dute. Ordundik aurrera, Iturriotzeko ikastetxea egokituko da Eskolara, Haur Eskolara, Musika Eskola, Futbol zelaira eta Atletismo pistara heltzeko.