Erik Mendizabal mutrikuarra erraz nagusitu da Dania Jai Alai denboraldian
Erik Mendizabal (Trinidad, Bolivia, 1986) erraz nagusitu da Floridako Dania Jaia Alaiko udako denboraldian, zesta-puntaren gorengo mailan dagoela erakutsiz. Denboraldi amaierako ia sari guztiak eskuratu ditu: Most Wins –kiniela gehien irabazi dituen...
Erik Mendizabal (Trinidad, Bolivia, 1986) erraz nagusitu da Floridako Dania Jaia Alaiko udako denboraldian, zesta-puntaren gorengo mailan dagoela erakutsiz. Denboraldi amaierako ia sari guztiak eskuratu ditu: Most Wins –kiniela gehien irabazi dituen pilotariari ematen zaion saria– eta Aurrelaririk Onenaren Saria berarentzat izan dira. Buruz burukoan, berriz, bigarren tokian geratu da Solozabal ermuarraren atzetik.
Jai Alaiko arduradunek azaldu dutenez, horixe izan da Mendizabali geratu zaion «arantza bakarra». Izan ere, buruz buruko titulua irabaziz gero, AEB-etako pelotari guztien ametsa eskuratuko zuen: Hiruko Koroa ospetsua.
Edonola ere, Daniako izar handiei aurre egin die Mendizabalek, eta horien gainetik dagoela erakutsi du, bai behintzat, amaitu berri den denboraldian. Beaskoetxea, Solozabal, Arriaga eta Angel mexikarra eduki ditu aurkari, besteak beste, eta horiei aurre eginez nagusitu da, momentu honetan zesta-puntaren gorenean dagoela erakutsiz.