Gazte Zukguaren inguruko hautaketa batzarra dago zapatuan, Lekeition
Gazte Zukgua prozesu eratzailearen inguruko hautaketa batzarra egingo da zapatuan 11:00etan, Galarrenan. Euskal Herriko auzo eta herrietan proposatutako emendakinen artean aukeratzea da kontua. 300 emendakinetik gora egon dira Euskal Herri osoan. Emend...
Gazte Zukgua prozesu eratzailearen inguruko hautaketa batzarra egingo da zapatuan 11:00etan, Galarrenan. Euskal Herriko auzo eta herrietan proposatutako emendakinen artean aukeratzea da kontua. 300 emendakinetik gora egon dira Euskal Herri osoan. Emendakin gehienak, ekarpen modura, zuzenean sartu dituzte ponentzian, baina parrafo batzuren gainean iritzi desberdinak egon dira eta horren gainean eztabaidatu eta adosten duten proposamena hautatu behar dute gazteek.