Ondarroako Udalak zabalik dauka ‘Autodefentsa feminista’ ikastarorako izen ematea
Emakumeen Jabekuntza Eskolek ikastaro barri bat ipiniko dute martxan azaroaren 16 eta 17an. Autodefentsa feminista ikastaroa. Tailer horren helburua emakumeei eraso sexistei aurre egiteko «benetako aukerak» eskaintzea da, emakumeek indarkeria matxist...
Emakumeen Jabekuntza Eskolek ikastaro barri bat ipiniko dute martxan azaroaren 16 eta 17an. Autodefentsa feminista ikastaroa. Tailer horren helburua emakumeei eraso sexistei aurre egiteko «benetako aukerak» eskaintzea da, emakumeek indarkeria matxistari aurre egiteko beharrezko dituzten jokamolde feministetan sakontzeko aukera izan dezaten.
Irakaslea Maitena Monroy Romero fisioterapeuta eta indarkeria sexistan aditua izango da, eta gazteleraz emongo du tailerra.
Ikastaroaren iraupena hamabi ordukoa da. Azaroaren 16an eta 17an emongo da, lehen egunean, barikua, 17:00etatik 21:00etara bitartean, eta bigarren egunean, zapatua, 10:00etatik 14:00etara goizean eta 15:30etik 19:30era arratsaldean. Matrikula 5 eurokoa izango da.