Senegalera begira jarriko dira Markina-Xemeinen, azaroan
Liburutegiak Topaleku-Munduko paisaiak programaren baitan, erakusketa, irakurketa eta proiekzioak egongo dira hilabete honetan Markina-Xemeinen. Senegal izango da guztien muina, horrela, Lea-Artibaiko zenbait lagunek duela urte batzuk bertara egindako bidaia kontatuko dute barikuan, uhagon kulturgunean. Bertotik Senegalera joan zirenekin eta Senegaletik bertora etorri direnekin herrialdea hobeto ezagutzeko aukera egongo da, barikuan, 20:00etan hasita. Proiekzio bat botako dute hasteko, eta solasaldirako tartea zabalduko da ondoren. Irakurleen Txokoak be, Senegal izango du eztabaidagai. Marianna Ba senegaldar idazlearen Mi carta mas larga liburua irakurri dute gaztelaniako taldekoek, eta John Maxwell Coetzee Hego Afrikako idazlearen Lotsaizuna euskarakoek. Datorren eguenean, 17:00etan partekatuko dituzte liburuon gaineko iritziak, eta 17:00etako saioan, gainera, senegaldarrak parte hartuko dute Marianna Ba-ren lanaz jarduteko. Erakusketak Senegaleko errealitatera hurbildu eta herrialde hori apur bat gehiago ezagutzeko asmoz, gainera, Herri Bibliotekak, Asema senegaldarren elkarteak eta Uhagon elkarteak, herrialde horreri lotutako bi erakusketa be prestatu dituzte. Azaroaren 30era arte, Javer Pradiniren Afrikaren aurpegiak argazki erakusketa egongo da ikusgai Uhagoneko kafetegian eta udaletxeko harreran. Javier Pradini tolosarrak, hogei urte daramatza bidaiatzen eta argazkiak egiten, eta erakusketa horretan, espresioz eta bizitzaz betetako Afrika beltzeko argazkiak bildu ditu. Bigarren erakusketa, Africa Pequeño Chaka, azaroaren 20tik 28ra egongo da ikusgai kulturguneko erakusketa gelan. irudi eta istorioez betetako erakusketa horrek, [...]
Liburutegiak Topaleku-Munduko paisaiak programaren baitan, erakusketa, irakurketa eta proiekzioak egongo dira hilabete honetan Markina-Xemeinen. Senegal izango da guztien muina, horrela, Lea-Artibaiko zenbait lagunek duela urte batzuk bertara egindako bidaia kontatuko dute barikuan, uhagon kulturgunean.
Bertotik Senegalera joan zirenekin eta Senegaletik bertora etorri direnekin herrialdea hobeto ezagutzeko aukera egongo da, barikuan, 20:00etan hasita. Proiekzio bat botako dute hasteko, eta solasaldirako tartea zabalduko da ondoren.
Irakurleen Txokoak be, Senegal izango du eztabaidagai. Marianna Ba senegaldar idazlearen Mi carta mas larga liburua irakurri dute gaztelaniako taldekoek, eta John Maxwell Coetzee Hego Afrikako idazlearen Lotsaizuna euskarakoek. Datorren eguenean, 17:00etan partekatuko dituzte liburuon gaineko iritziak, eta 17:00etako saioan, gainera, senegaldarrak parte hartuko dute Marianna Ba-ren lanaz jarduteko.
Erakusketak
Senegaleko errealitatera hurbildu eta herrialde hori apur bat gehiago ezagutzeko asmoz, gainera, Herri Bibliotekak, Asema senegaldarren elkarteak eta Uhagon elkarteak, herrialde horreri lotutako bi erakusketa be prestatu dituzte. Azaroaren 30era arte, Javer Pradiniren Afrikaren aurpegiak argazki erakusketa egongo da ikusgai Uhagoneko kafetegian eta udaletxeko harreran. Javier Pradini tolosarrak, hogei urte daramatza bidaiatzen eta argazkiak egiten, eta erakusketa horretan, espresioz eta bizitzaz betetako Afrika beltzeko argazkiak bildu ditu.
Bigarren erakusketa, Africa Pequeño Chaka, azaroaren 20tik 28ra egongo da ikusgai kulturguneko erakusketa gelan. irudi eta istorioez betetako erakusketa horrek, Afrika hobeto ezagutzeko aukera emoten du. Hori dela eta, eskolekin bisita gidatuak egiteko asmoa erakutsi dute antolatzaileek. Beste guztiek, ostera, kulturguneko bulegoko ordutegian aurkituko dute erakusketa zabalik.