15.000 euro aurreztuko ditu Lekeitioko Udalak telefono lineetan
Diru publikoa zaintzeko asmoagaz eta efizientzia kuota handiagoak lortzeko bidean, kudeaketa aldaketak egiten ari da Lekeitioko Udala udal baliabideetan. Aldaketa esanguratsu bat, internet eta telefono lineatan egindako egokitzapenak izan dira. Horrela...
Diru publikoa zaintzeko asmoagaz eta efizientzia kuota handiagoak lortzeko bidean, kudeaketa aldaketak egiten ari da Lekeitioko Udala udal baliabideetan. Aldaketa esanguratsu bat, internet eta telefono lineatan egindako egokitzapenak izan dira. Horrela, erabiltzen ez diren lineak kendu, konpainia ezberdinekin negoziazioak hasi, eta telefonoa eta interneta konpainia bakar batetan jarri dituzte. Neurri horiekin, barne kudeaketa errezteagaz gainera, urtean 15.000 euro aurreztuko ditu udalak, gutxi gorabehera.