Ekoargazki lehiaketa egingo da domekan Markina-Xemeinen
Ekozain ekologia taldeak antolatzen duen Ekoargazki lehiaketa egingo da domekan Markina-Xemeinen. Parte hartu nahi dutenak 09:00etatik 09:30era edukiko dute izena emoteko aukera, Arkupean. Ordutik 13:00ak arte egongo da argazkiak ateratzeko aukera. Leh...
Ekozain ekologia taldeak antolatzen duen Ekoargazki lehiaketa egingo da domekan Markina-Xemeinen. Parte hartu nahi dutenak 09:00etatik 09:30era edukiko dute izena emoteko aukera, Arkupean. Ordutik 13:00ak arte egongo da argazkiak ateratzeko aukera. Lehiaketak, urtero modura, maila bi edukiko ditu: 14 urtetik beherakoa eta nagusiena. Danetara, derrigorrezko sei argazki atera beharko dituzte parte hartzaileek: lau jarritako gaietan eta bi libreetan. Gai zehatzak izena emoterakoan jakitera emongo dituzte antolatzaileek, aurtengo gaia baina, ibaia eta bere bizitzak izango dira.