Beheko postuetatik aldentzeko hiru puntu eskuratu ditu Aurrerak Hondarribiaren aurka
Hondarribiak ez dizkio gauzak erraz ipini Aurrerari. Norgehiagoka lehiatuan, ondarrutarrek beheko postuetatik aldentzeko hiru puntuak eskuratu dituzte. Partidua hasi orduko, 4. minutuan sartu zuen Aurrerak garaipenaren gola, Gasturuk ateratako falta ba...
Hondarribiak ez dizkio gauzak erraz ipini Aurrerari. Norgehiagoka lehiatuan, ondarrutarrek beheko postuetatik aldentzeko hiru puntuak eskuratu dituzte. Partidua hasi orduko, 4. minutuan sartu zuen Aurrerak garaipenaren gola, Gasturuk ateratako falta baten ostean. Hondarribiako atezainak huts nabarmena egin zuen, eta hortik aurrera ondo jokatu zuten Mikel Aramaioren mutilek.
Lehen zatia orekatua izan zen, defentsek ondo lan egin zuten, eta talde biek eduki zuten gol gaukeraren bat edo beste. Bigarren zatian gora eginda, Hondarribiak Aurrera atzean sartu zuen. Kontraeraso bat edo bat kenduta, azkan minutuetan nahikoa estu ibili zen Ondarroako taldea.
14.en postuan dago orain Aurrera, 9 puntugaz.