Oihana Kortazarrek irabazi du emakumezkoetan 48. Behobia-Donostia
Oihana Kortazarrek irabazi du Behobia-Donostia, bera izan da helmugara iristen lehenengo emakumezkoa. Euripean egin zituzten parte hartzaileek kilometroak. Lasterketa gogorra izan zen. Kosta ala kosta, ordu bat eta hamalau minutuan osatu zituen Mutrik...
Oihana Kortazarrek irabazi du Behobia-Donostia, bera izan da helmugara iristen lehenengo emakumezkoa. Euripean egin zituzten parte hartzaileek kilometroak. Lasterketa gogorra izan zen. Kosta ala kosta, ordu bat eta hamalau minutuan osatu zituen Mutrikun bizi den atletak Behobiatik Donostiarako hogei kilometroak.
Jaume Leiva kataluniarra izan zen helmugan sartzen lehenengo korrikalaria. Ordu bat eta minutu bat pasatxo behar izan zuen Leivak lasterketa amaitzeko, eta bakarrik helmugaratu zen.
48. lasterketa izan zen domekakoa, orain artekorik jendetsuena. 25.000 pertsona ibili ziren korrika, asko eta asko Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdekoak