Euskal Kostaldeko Geoparkeak jaso ditu bisita gehien Euskadiko Turismoaren atarian
Flyscharen Ibilbidea eta Flyscha haurrentzat esperientziak dira Euskadiko turismo atarian –www.turismo.euskadi.net- bisita eta orrialde bistaratu gehien izan dituztenak, 2012ko uztaila eta iraila bitartean. Euskal Kostaldeko Geoparkeak eskaintzen d...
Flyscharen Ibilbidea eta Flyscha haurrentzat esperientziak dira Euskadiko turismo atarian –www.turismo.euskadi.net– bisita eta orrialde bistaratu gehien izan dituztenak, 2012ko uztaila eta iraila bitartean. Euskal Kostaldeko Geoparkeak eskaintzen ditu bisitarien artean harrera “bikaina” lortu duten esperientzia bi horiek, eskaintza zabalago baten barruan, Deba, Mutriku eta Zumaiak osatzen duten lurraldeak daukan ondare geologiko, natural eta kulturala ezagutzera eman asmoz.