Itsas garraio eta arrantza ikerketa beketarako, 126.000 euro
2012/2013 ikasturteari begira, Bermeoko, Ondarroako eta Pasaiako Formaziorako Arrantza eta Nautika Eskoletan ikerketa bekak egiteko 126.000 euro ematea ebatzi du Eusko Jaurlaritzak. Jaurlaritzaren Kontseiluak Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza...
2012/2013 ikasturteari begira, Bermeoko, Ondarroako eta Pasaiako Formaziorako Arrantza eta Nautika Eskoletan ikerketa bekak egiteko 126.000 euro ematea ebatzi du Eusko Jaurlaritzak.
Jaurlaritzaren Kontseiluak Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren ordena berretsi du. Horren bitartez, Pasaiako eta Bermeoko zentroetan eta Ondarroako Antiguako Amaren itsas Formakuntzarako Arrantza eta Nautika Eskolan garraio eta arrantza ikasketak egiteko bekak ematea arautzen du.
Herritarrek, gutxienez, 150,25 euro eta, gehienez, 2.404,05 euroko diru laguntza beka jaso ahal izango dute; hala, erresidentzia, mugikortasun, matrikulazio eta mantenu gastuak ordaintzeko erabili ahal izango du.