Marketing kanpaina aurkeztu dute Mutrikun
2012-2013ko Marketing kanpaina aurkeztu zuten Joseba Palenzuela alkateak eta Andoni Larrea Bertan dendari eta ostalari elkarteko kideak joan den barikuan Zabiel Kultur Etxean. Herriko dendetan erosteko dagoen premia eta eskaintzen den zerbitzuen kalita...
2012-2013ko Marketing kanpaina aurkeztu zuten Joseba Palenzuela alkateak eta Andoni Larrea Bertan dendari eta ostalari elkarteko kideak joan den barikuan Zabiel Kultur Etxean. Herriko dendetan erosteko dagoen premia eta eskaintzen den zerbitzuen kalitatea azpimarratu zituzten, eta Mutrikun denetarik dagoela gogora ekarri dute, zalantzarik izanez gero galdetzeko eskatuz. Kanpainarako prestatu dituzten bideo eta kartelak be erakutsi zituzten. Kanpainan, herriko pertsona ezagunek parte hartu dute: Asier Illarramendi Realeko jokalariak, Gorka Urresti Jarri Toki jatetxeko sukaldariak, IƱaki Mendizabal Goixarri Danok Bat zesta eskolako arduradunak, Txemi Galarraga kazetariak eta Osinalde anaiak harakinek. Guztiei eskerrak emon, eta Zabielen bildutakoei opariak banatu zizkieten Mutrikuko Udalak eta Bertan elkarteko kideek.