Astelehenean inauguratuko dute Markina-Xemeingo rokodromoa
Datorren astelehenean, 19:00etan zabalduko ditu ateak, estreinako, Markina-Xemeingo rokodromo barriak. Gune barria ezagutzera gonbidatu ditu udalak herritar guztiak. Rokodromoak 100 metro koadro edukiko ditu. Bere hiru hormatan eskaladarako panelak iza...
Datorren astelehenean, 19:00etan zabalduko ditu ateak, estreinako, Markina-Xemeingo rokodromo barriak. Gune barria ezagutzera gonbidatu ditu udalak herritar guztiak. Rokodromoak 100 metro koadro edukiko ditu. Bere hiru hormatan eskaladarako panelak izango ditu, eta koba bategaz eta rapelekin osotuko da.