Autoestimu tailerrak egongo dira Lekeition
Lekeitioko Udalak Autoestimu Tailerrak antolatu ditu azaroaren 17 eta 24rako. Tailerrak helburu anitzak ditu. Alde batetik, parte-hartzaile bakoitzak bere gorputzaren kontzientzia hartzea, eta bestetik, nork bere burua ezagutzea sustatzea, generoaren i...
Lekeitioko Udalak Autoestimu Tailerrak antolatu ditu azaroaren 17 eta 24rako. Tailerrak helburu anitzak ditu. Alde batetik, parte-hartzaile bakoitzak bere gorputzaren kontzientzia hartzea, eta bestetik, nork bere burua ezagutzea sustatzea, generoaren ikuspuntutik eta euren balorazio eta harmonizazioa hobetuz.
Tailerra, adin guztietako emakumeei zuzenduta dago, eta bost orduko saioak izango dira. Gaztegunean emongo dute 09:30etik 14:30era. Danetara, hogei lagunentzako lekua egongo da, eta izena emon ahala joango dira betetzen plazak. Parte hartzeko izena, kultur etxean emon behar da, 3 euro ordainduta. Izena emoteko azken eguna barikua izango da.