Azkan bost urteetako hegaluze kanpaina onena izan da aurtengoa
Emaitzak hobetu badira be, kostera ez dela batere ona izan esan dute Ondarroako Kofradiako arduradunek. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek 6.477 tona hegaluze arrantzatu dituzte aurtengo kosteran. Eusko Jaurlaritza «oso pozik» azaldu da, harrapaket...
Emaitzak hobetu badira be, kostera ez dela batere ona izan esan dute Ondarroako Kofradiako arduradunek. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek 6.477 tona hegaluze arrantzatu dituzte aurtengo kosteran. Eusko Jaurlaritza «oso pozik» azaldu da, harrapaketa kopuru ona izateaz gain, arrantzaleei lonjan prezio egokiak ordaindu dizkietela uste du eta.
Datuak eskuan, azkan bost urteotako hegalabur eta hegaluze kanpainarik oparoena izan da aurtengoa, eta Jaurlaritzari oso kanpaina ona iruditu zaio: «Ezin dugu beste baloraziorik egin, oso positiboa da, esan besterik ez dugu 2008. urteko kanpaina hobetu eta 2007an arrantzatu ziren 7.500 tona arrainetik oso gelditu dela. Beraz, 2012ko kanpaina azken urtetako oparoena izan da», esan du Jokin Diaz Arrantza eta Elikagai Industrietako sailburuordeak.
500 tonatik gora Ondarroan
Ondarroako Kalare Deuna Kofradian 515.000 kilo hegaluze sartu dituzte itsasontziek aurtengo kanpainan. Bentan 3,45 eurotan saldu da kiloa. Aurreko urteetako datuekin konparatuz gero, kanpaina hobea izan da: 2011. urteaan 355.000 kilo izan ziren; 2010ean 342.000 kilo; 2009an 323.000 kilo; 2008an 419.000 kilo eta 2007an, 828.000 kilo. Edozelan be, kostera ez dela ona izan diote kofradiako arduradunek: «Aurreko urteetakoa baino hobea izan da kostera, baina horrek ez du esan nahi ona izan denik. Aurreko hiru urteak eskasak baino eskasagoak izan dira».