Gasa etxe guztietara ailegatzeko gestioak ari da egiten Gizaburuagako Udala
Falda den etxeetan gas butanoa ipintzeko kudeaketa ari da egiten Gizaburuagako Udala azkan hilabeteetan. Oraingoz, bi gas tanga daude ipinita herrian, handia herriaren irteerako etxebizitzen atzean, eta bigarrena, txikiagoa, plazako umeen jolasgunean.
Handia dagoen lekuan nahi dute ipini bigarren gas …
Falda den etxeetan gas butanoa ipintzeko kudeaketa ari da egiten Gizaburuagako Udala azkan hilabeteetan. Oraingoz, bi gas tanga daude ipinita herrian, handia herriaren irteerako etxebizitzen atzean, eta bigarrena, txikiagoa, plazako umeen jolasgunean.
Handia dagoen lekuan nahi dute ipini bigarren gas butano kontainerra, gasa etxe guztietara ailegatzea ahalbidetzeko. Hori eginda, umeen jolaserako gunekoa kendu egingo dute.
Jose Luis Azpiazu alkateak azaldu duenez, udaletxe ondoko etxeetara falta da orain momentuan gasa ailegatzea, eta horiei irtenbidea emon nahi die udalak ahalik-eta arinen. «Repsolek egitasmoa aurkeztu behar digu, eta horren zain gaude. Dana udara orduko eginda egotea nahi genuen, eta Repsoli erreklamatu diogu ahalik eta arinen egiteko».
Gasa herri guztira zabaltzeak eliza atzean egitekoak diren hamabi etxebizitzetarako hornikuntza be ziurtatuko lukeela dio alkateak.