Gaztetxeko zinekluba bihar hasiko da martxan, ‘Moolaade’ filmagaz
Gazte asanbladakoek jakitera emon dutenez, bariku bitik behin egingo dira proiekzioak, 21:30ean hasita. Biharko aukeratutako pelikula Moolaade da (Frantzia-Afrika, 2004). Canneseko Zinemaldian saria lortu zuen. Afrika erdialdeko herri bateko istorioa d...
Gazte asanbladakoek jakitera emon dutenez, bariku bitik behin egingo dira proiekzioak, 21:30ean hasita. Biharko aukeratutako pelikula Moolaade da (Frantzia-Afrika, 2004). Canneseko Zinemaldian saria lortu zuen. Afrika erdialdeko herri bateko istorioa dakar filmak, ablazioa gai hartuta. Herriko emakume askok ez dute nahi euren alabei ablazioa praktikatzea, eta horrek gatazka handia sortuko du.