Lekeitioko etxebizitzen problematika kaleratuko du ezker abertzaleak
Lekeition dagoen etxebizitzen arazoa azaleratuko du Lekittoko ezker abertzaleak hainbat ekitaldiren bitartez. Hasteko, kafe tertulia eta erakusketa antolatu dituzte astebururako. Etxebizitzen problematika Lekitton. Lehengo borrokak, oraingo aukerak gai...
Lekeition dagoen etxebizitzen arazoa azaleratuko du Lekittoko ezker abertzaleak hainbat ekitaldiren bitartez. Hasteko, kafe tertulia eta erakusketa antolatu dituzte astebururako. Etxebizitzen problematika Lekitton. Lehengo borrokak, oraingo aukerak gaia hartuta, kafe tertulia egongo da zapatuan, 17:30ean, Barandiaran aretoan. Hirigintzaren azken hamarkadetako bilakaera ezagutzeko barriz, erakusketa bat jarriko dute ikusgai barikuan hasi eta azaroaren 25era arte.
Azkenik, azaroaren 24an, 18:30ean, alternatiba errealen gaineko hitzaldia egongo da Barandiaran aretoan bertan, Hiria kolektiboko kide Oihana Ruizen eskutik.