Martitzenean Abadiñon hil zen langilearen aldeko elkarretaratzea egingo dute Eibarren, gaur, 18:30ean
Martitzenean Abadiñoko Talleres Unamunzaga enpresan lanean ari zela bizia galdu zuen 54 urteko eibartarra gogora ekarriko dute gaur, 18;:30ean, Eibarko Untzaga plazan. Debabarreneko eragile sozialek deituta, elkarretaratzean salatuko dute gertaera, La...
Martitzenean Abadiñoko Talleres Unamunzaga enpresan lanean ari zela bizia galdu zuen 54 urteko eibartarra gogora ekarriko dute gaur, 18;:30ean, Eibarko Untzaga plazan. Debabarreneko eragile sozialek deituta, elkarretaratzean salatuko dute gertaera, Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea lemapean.