Opera Gaua kontzertuko CDa salgai dago Mutrikuko Turismo Bulegoan
Mutrikuko Musika Bandak Opera Gaua kontzertuko CDa salgai jarri du. Erosi nahi duenak Turismo Bulegoan izango ditu eskura, 8 euroren trukean. Prestatutako CDa hamasei abestiz osatuta dago, eta zuzenean grabatu zen ekainaren 30ean, Jasokundeko Andra...
Mutrikuko Musika Bandak Opera Gaua kontzertuko CDa salgai jarri du. Erosi nahi duenak Turismo Bulegoan izango ditu eskura, 8 euroren trukean. Prestatutako CDa hamasei abestiz osatuta dago, eta zuzenean grabatu zen ekainaren 30ean, Jasokundeko Andra Mariaren elizan egin zen kontzertuan.
Diskoa lortzeko badago beste aukera bat ere: Mutrikuko Musika Bandaren bazkide egitea. Era honetan, bazkideek Opera Gauaz gain, Udaberriko eta Santa Zezilia kontzertuetako CDak ere jasoko dituzte, 15 euroko kuota baten truke.