Oihana Kortazar irabazle Argentinako maratoian ere
Areriorik ez duela erakutsi du beste behin be Oihana Kortazarrek Argentinan. Hasieratik amaierara arte nagusitu zen K42 Adventure Villa La Angostura-ko mendi maratoian. Lehen momentutik hartu zuen aurrea Kortazarrek eta momentu batean be ez zien aukera...
Areriorik ez duela erakutsi du beste behin be Oihana Kortazarrek Argentinan. Hasieratik amaierara arte nagusitu zen K42 Adventure Villa La Angostura-ko mendi maratoian.
Lehen momentutik hartu zuen aurrea Kortazarrek eta momentu batean be ez zien aukerarik utzi beste lasterkariei. Lehen igoeran jarri zen aurrean, eta beste parte hartzaileenganako diferentzia handituz joan zen bide osoan, ia 10 minutuko aldea ataraz bigarrenari. Irteera hartu eta 4 ordu eta 9 minututara ailegatu zen OihanaKortazar helmugara, sailkapen nagusiko lehen hogeiren artean. Atzetik sartu ziren, Uxue Fraile bigarren postuan, Veronica Martinez argentinarra hirugarren, eta AEBko Kasie Enman ondoren.