Ondo joan da Ondarroako 3. Lore eta Landare azoka
Ondarroako Turismo Bulegoko kideak pozik daude 3. Lore eta Landare azokak izandako erantzunagaz. Atzo eguerdian bete-bete zegoen Berdura Plaza, eta gaitza zen alde batetik bestera pasatzea. Lore siku eta xaboi tailerretan ume asko ibili zen, eta makil...
Ondarroako Turismo Bulegoko kideak pozik daude 3. Lore eta Landare azokak izandako erantzunagaz. Atzo eguerdian bete-bete zegoen Berdura Plaza, eta gaitza zen alde batetik bestera pasatzea. Lore siku eta xaboi tailerretan ume asko ibili zen, eta makillajeak be arrakasta eduki zuen: gaztetxo asko eta asko ikus zitezkeen aurpegiak margotuta. Lore eta landare aukera handia zegoen, eta asko izan ziren etxera bat edo bat eroatera animatu zirenak.
