Dana dago prest 35. Euskal Zine eta Bideo Bilerari hasiera emoteko. Guztira, lehiaketa barruko 30 lan eta lehiaketaz kanpoko beste bi ikusteko aukera izango dute zine zaletuek. Lan horien barri emon dute gaur goizean kultur etxean Maitane Larrauri Lekeitioko alkateak, Kepa Arruza kultur zinegotziak, Benito Ansola Euskal Zine Bileraren zuzendariak eta Jose Luis de la Torre zine bileraren sortzaile eta antolatzaileak. Lanen kalitate maila handia goraipatu eta profesional eta amaurren artean dagoen gero eta desberdintasun txikiagoa azpimarratu dituzte. Azaroaren 27an hasiko dira lanen emanaldiak, eta abenduaren 1ean egingo den amaiera ekitaldiagaz amaituko dira. Guztiak 19:30ean izango dira Ikusgarri zine aretoan. Egitaraua: Martitzena Harek egunek Larrazabaleko eskolan. Egilea: Asier Abio Olazar. Ezaugarriak: profesionala, dokumental edo erreportaia, 27’. A Guiri in Ireland. Egilea: Pendejo. Ezaugarriak: amateurra, dokumental edo erreportaia, 10’. Damudot, heriotza da bakea dakarren bakarra. Egilea: Oier Flores Zelaieta. Ezaugarriak: profesionala, dokumental edo erreportaia, 27’. Lagun mina. Egilea: Jose Mari Goenaga. Ezaugarriak: profesionala, argumentuzkoa, 13’. Tortila. Egilea: Iñigo Lopez Casteñeda. Ezaugarriak: amateurra, argumentuzkoa, 10’20’’. Bidasorta, odol hondarrak. Egilea: Roberto Nuñez Velasco. Ezaugarriak: profesionala, argumentuzkoa, 12’34’’. Eguaztena Lekeitio. Arteak kalean. Egilea: Urko Olazabal eta Xut. Ezaugarriak: Lehiaketaz kanpo, dokumental edo erreportaia, 7’. Arrasate 1936:Emakumea, gerra eta errepresioa. Egilea: Dragoi produkzioak. Ezaugarriak: profesionala, [...]
Urtza Alkorta eta Aiora Epelde preso ohiak eta Lorea Bilbao TATeko kidea izango dira hizlariak. Uxu Ondarroako Emakumeen Taldeak antolatutako ekimena Ondarroako Udalak azaroaren 25erako antolatutako egitarauaren baitan dator. Guzur Etxeko hitzaldi aret...
Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Balorazio Batzordeak indarkeria politikoaren lehen zortzi biktimak aitortu ditu. Eusko Jaurlaritzak 1960. eta 1978. urteen arteko biktimei erreparazioa emoteko onartutako dekretuko baldintzak betetzen dituzten edo ez baloratzen du batzordeak, eta lehen irizpenak jakinarazi zituen herenegun arratsaldean, Bilbon. Antxone Telleria lekeitiarra euren artean dago. Ines Ibañez de Maeztu Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide Gaietako zuzendariak; Manuela Carmena epaile ohiak, gai horietan Jaurlaritzako aholkulariak eta dekretuaren zirriborroaren egileak; Txema Urkijo Biktimen Arretarako Bulegoko aholkulariak; Carlos Martin Beristain giza eskubideen urratzeetan adituak; Alvaro Gil-Robles Europako Giza Eskubideen Batzordeko kide izandakoak; Monika Hernando Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroko kideak, eta Valentin Foronda Gizarte Historiaren Institutuko bokal Jose Antonio Perezek osotu dute balorazio batzordea. Danetara, 55 eskaera eduki dituzte, eta horietatik hamaika aztertu ditu batzordeak. Zortzi kasu onartu egin dituzte, eta hiru ez. Batzordearen analisi lana egin eta biktimen eta euren senitartekoen lekukotasunak jaso ondoren, hiru elementu komun egiaztatu dituztela azaldu du Urkijok. «Instituzioen aldetik jasan duten ahanztura» salatu du, eta biktima aitortze prozesua «asko baloratu» dutela. Jakinarazi duenez, batzordeak bai Eusko Jaurlaritzari zein Eusko Legebiltzarrari memoriaren betebeharra kontuan izan dezaten gomendatuko die. Joan den ekainean onartu zuen dekretua jaurlaritzak. «Ondo» dago aitorpena. Hori zioen Telleriak albistea ezagututa. Urte luzeetako bazterketa, [...]
Hainbat lagun batu ziren astelehen iluntzean Atxondo kiroldegian, rokodromo barria ezagutzeko. Urtarrilera arte doan ibilia ahalko da bertan, eta martitzen eta eguenetan monitoreak egongo dira. Nagusiak ez ziren animatu eskalatzera baina, txikiak, gora...
Gaur arratsaldean herri erdigunekoek eta bihar herrigunetik kanporako auzoetan bizi direnek jasoko dute udal informazioa Zabiel kultur etxean. Hitzordua 19:00etarako egin dute udal ordezkariek herritarrekin. Astigarribia, Olabarrieta, Ibiri, Olatz, Mi...
Atzo gauean, 23:40ean, atxilotu zuten ertzainek 49 urteko gizonezkoa. Ertzaintzaren esanetan, gizonezkoa lapurreta egiten zebilela harrapatu zuten, zerrategi barruan. Ertzaintzak zerrategiko jabearen abisua jaso zuen. “Jabeak zaratak entzun zitue...