Azkan ikutuak emoten dabiltza saregileen aterpeari
Hainbeste urteetako eskaerak erantzuna eduki du. Berandu bada be, Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak etxetxo bat ipini du moilan, saregileek bertan beharra egiteko. Etxea amaituta dago, eta orain argindarra ipintzea baino ez da geratzen. Astean e...
Hainbeste urteetako eskaerak erantzuna eduki du. Berandu bada be, Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak etxetxo bat ipini du moilan, saregileek bertan beharra egiteko. Etxea amaituta dago, eta orain argindarra ipintzea baino ez da geratzen. Astean espero da lanak amaitzea. Saregileak pozik daude aterpeagaz, baina esan dute, ateak estuegiak direla sareekin aurrera eta atzera ibiltzeko.
