Herri hizkera landuko du bihar herritarrekin Josu Larrañagak Zabielen
Gure Aurrekoak egitasmoak azkan saioa dakar bihar: Herri hizkera. Enfoke egokia. Ahozko eta idatzizko erabilera. Josu Larrañaga Arrieta Mutrikuko hizkeraren gainean ariko da herritarrak lagun, Zabielen, 19:00etan hasita. Irakurzaleak Taldekoek esan du...
Gure Aurrekoak egitasmoak azkan saioa dakar bihar: Herri hizkera. Enfoke egokia. Ahozko eta idatzizko erabilera. Josu Larrañaga Arrieta Mutrikuko hizkeraren gainean ariko da herritarrak lagun, Zabielen, 19:00etan hasita.
Irakurzaleak Taldekoek esan dutenez, hitzaldi-elkarrizketa bat da gaurko prestatu dutena. Era horretan, ikus-entzuleek Larrañagari galderak egin ahal izango dizkiote, eta berarekin herri hizkerari buruzko elkarrizketa eduki. Horregatik parte hartzeko deia egin nahi izan diete mutrikuarrei, ekimena guztientzat oso interesgarria izango dela iritzita.
Jardunaldiak borobiltzeko erakusketa dago martxan azaroaren erditik: Euskararen bilakaera eta mutrikuaren ahalegina izenburupean, Zabiel kultur etxean dago ikusgai.