Iragarki taula birtuala ipini du martxan Debegesak, negozio aukeren berri emateko
Debabarrenean enpresa jardueren garapena bultzatzea bilatuko du ekimenak, herritarrei erantzuna emanaz. Debegesak espazio berri bat sortu du bere webgunean, www.debegesa.com atarian, informazio zabaldu eta partekatzeko helburuarekin: iragarki taula bir...
Debabarrenean enpresa jardueren garapena bultzatzea bilatuko du ekimenak, herritarrei erantzuna emanaz. Debegesak espazio berri bat sortu du bere webgunean, www.debegesa.com atarian, informazio zabaldu eta partekatzeko helburuarekin: iragarki taula birtual bat da, eta ekintzaileei eta enpresei zuzendutako informazioa jasoko du, hala nola, negozio aukerak eta eskualdean dauden enpresa-inkubagailuei buruzko informazio orokorra. Debabarrenean enpresa jardueren garapena bultzatzea bilatzen du ekimenak.
Halaber, iragarki-taulak Eibar, Elgoibar eta Ermuan dauden enpresa-inkubagailuei buruzko informazio orokorra jasotzen du, eta erabiltzaileak webguneko azaletik sartu ahal izango dira iragarki taulara. «Norbaitek iragarki bat jarri nahi izango balu, aukera izango du horretarako bertan agertzen den formularioaren bitartez», zehaztu dute arduradunek.