Lekeitioko Udalaren erreklamazioa gutxietsi du BFAk
Lekeitioko Udalak Mendexako Vista Alegre proiektuaren aurka aurkeztutako erreklamazioa gutxietsi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Jose Maria Cazalis alkate zela, Lekeitioko Udalak proiektuaren aurkako alegazioak aurkeztu zituen, «herria zeharkatzen duen trafikoa gehituko lukeela» iritzita; izan be, SOS Karraspio mahaiak azaldu lez, «saihesbidearen inguruan aparkalekuak egin zituzten, trafikoa herri barrutik kentzeko asmoz». Gainera, kritikatu dutenez, «Vista Alegreko arauen aldaketa onartzerakoan, Lekeitioko Udalak espedientea eskatu zuen aztertzeko, eta oraindik ez du jaso». Vista Alegreko proiektuaren bitartez, 24 etxebitzitza eta aparkalekuak egin gura ditu, besteak beste, Mendexako Udalak, baina hainbat dira horren aurka agertu direnak; horien artean, esaterako, SOS Karraspio mahaia. Azken horren ustez, «neurtu ezinak» dira proiektuak inguru horretan sor ditzakeen kalteak; hala nola, urari, animaliei, basoari, paisaiari… eragin ditzaketenak. Hori iritzita sortu zuten SOS Karraspio mahaia auzotarrek, Mendexako eta Lekeitioko Bilduk, Gu behintzet oinez plataformak, Ekozain talde ekologistak, Lekitto bixirik taldeak eta Lekeitioko Aralar taldeak. SOS Karraspio mahaiaren errekurtsoa Bestalde, SOS Karraspio mahaiak be errekurtsoa aurkeztu zuen, hainbat arrazoi tarteko. «Batetik, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari eta finantzarioari buruzko azterlana aukeztu ez dutelako». Bestetik, proiektuaren justifikazioa ez dela behar bezain sendoa uste duelako. Gainera, gardentasuna eta parte hartzea ez direla bermatu frogatu dezaketela diote. Azkenik, diotenez, «ingurumenaren babeserako legediari jarraiki, Vista Alegre inguruan ezinezkoa [...]
Lekeitioko Udalak Mendexako Vista Alegre proiektuaren aurka aurkeztutako erreklamazioa gutxietsi du Bizkaiko Foru Aldundiak.
Jose Maria Cazalis alkate zela, Lekeitioko Udalak proiektuaren aurkako alegazioak aurkeztu zituen, «herria zeharkatzen duen trafikoa gehituko lukeela» iritzita; izan be, SOS Karraspio mahaiak azaldu lez, «saihesbidearen inguruan aparkalekuak egin zituzten, trafikoa herri barrutik kentzeko asmoz».
Gainera, kritikatu dutenez, «Vista Alegreko arauen aldaketa onartzerakoan, Lekeitioko Udalak espedientea eskatu zuen aztertzeko, eta oraindik ez du jaso».
Vista Alegreko proiektuaren bitartez, 24 etxebitzitza eta aparkalekuak egin gura ditu, besteak beste, Mendexako Udalak, baina hainbat dira horren aurka agertu direnak; horien artean, esaterako, SOS Karraspio mahaia.
Azken horren ustez, «neurtu ezinak» dira proiektuak inguru horretan sor ditzakeen kalteak; hala nola, urari, animaliei, basoari, paisaiari… eragin ditzaketenak. Hori iritzita sortu zuten SOS Karraspio mahaia auzotarrek, Mendexako eta Lekeitioko Bilduk, Gu behintzet oinez plataformak, Ekozain talde ekologistak, Lekitto bixirik taldeak eta Lekeitioko Aralar taldeak.
SOS Karraspio mahaiaren errekurtsoa
Bestalde, SOS Karraspio mahaiak be errekurtsoa aurkeztu zuen, hainbat arrazoi tarteko. «Batetik, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari eta finantzarioari buruzko azterlana aukeztu ez dutelako». Bestetik, proiektuaren justifikazioa ez dela behar bezain sendoa uste duelako. Gainera, gardentasuna eta parte hartzea ez direla bermatu frogatu dezaketela diote. Azkenik, diotenez, «ingurumenaren babeserako legediari jarraiki, Vista Alegre inguruan ezinezkoa litzateke aparkalekurik egitea».
Horregatik, atxikimendu berriak lortzeko bideak zabalduko ditu SOS Karraspiok: «informazioa zabaltzeko ekimenekin jarraituko dugu eta jarraipen zorrotza egingo diogu administrazioaren bidez zein epaitegien bidez».