Ludoteka zerbitzua izango dute Gabonetan Mendexako umeek
Mendexako Udalak jakinarazi duenez, aurten be herriko ludotekako zerbitzugaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek Gabonetan; dena den, horretarako, gutxienez, sei pertsonak emon beharko lukete izena. Abenduaren 26an, 27an, 28an eta urtarrilaren 2an...
Mendexako Udalak jakinarazi duenez, aurten be herriko ludotekako zerbitzugaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek Gabonetan; dena den, horretarako, gutxienez, sei pertsonak emon beharko lukete izena.
Abenduaren 26an, 27an, 28an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an eskainiko lukete zerbitzua; 09:30etik 12:30era. Horrekin gozatu gura duenak izena emon beharko du abenduaren 10a baino lehen, udaletxera deituta (94 684 21 06) edo bertara joanda.
Aipatu sei egunetarako kuota 32 eurokoa da ume bakoitzeko. Familia bereko ume bi edo gehiagok izena emoten badute, ostera, 25 euro ordaindu beharko du pertsona bakoitzak. Oinarrizko errentea edota GCL diru laguntza jasotzen duten familien seme-alabak ez dute ezer ordaindu beharko; baina gizarte langileak sinatutako agiria aurkeztu beharko dutela jakinarazi dute.