Plazakolako Okupazio Zentrua diruz lagunduko du Aldundiak
Lantegi Batuak elkarteak kudeatzen duen Markina-Xemeingo Plazakola Okupazio Zentroan egingo diren inbertsioak diruz laguntzea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiak. Konpromiso horren laguntzagaz, tailerra handitu eta pertsona gehiago kontratatu ahal izang...
Lantegi Batuak elkarteak kudeatzen duen Markina-Xemeingo Plazakola Okupazio Zentroan egingo diren inbertsioak diruz laguntzea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiak. Konpromiso horren laguntzagaz, tailerra handitu eta pertsona gehiago kontratatu ahal izango dituzte. Ezgaitasun fisiko edo intelektuala duten 70 gazte inguruk behar egiten dute gaur egun Plazakolako Okupazio Zentroan. Mekanizazio, muntaketa edota garbiketa ataletan behar egiten dute, eta helburua jende gehiagori aukera hori emotea da. Horretarako, 400.000 euroko diru laguntza izango dute Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.