‘Bikote bat’ disko barria aurkeztuko du Muguruzak Uhagon kulturgunean
Bikote bat izeneko azken lana aurkeztuko du Jabier Muguruzak domekan, Uhagon kulturgunean. Irungo musikariaren hamaikagarren lana da bera, eta zuzenekoan, Mikel Azpiroz pianoan lagun duela ariko da 19:00etan hasita. Hamaika abestik osotzen dute diskoa...
Bikote bat izeneko azken lana aurkeztuko du Jabier Muguruzak domekan, Uhagon kulturgunean. Irungo musikariaren hamaikagarren lana da bera, eta zuzenekoan, Mikel Azpiroz pianoan lagun duela ariko da 19:00etan hasita. Hamaika abestik osotzen dute diskoa, eta konposaketa guztiak, Jolasean abestiarena izan ezik (Mikel Azpirozena), Jabier Muguruzarenak dira. Kontzertuaren sarrerak, Uhagonen eskuaratu ahalko dira 8 eurotan, 5 euro bazkideentzako.