Luterl Taldea omenduko du bihar Getxoko Komiki Azokak, “binetaren mundua sustatzeagatik”
Ondarrutarrak izango dira bihar 11. Getxoko Komiki Azokan protagonistak. Azokak Luterl Taldea omenduko du, Ondarroako Komiki Jardunaldiekin eta beste hainbat ekimenekin binetaren mundua sustatzeko egiten duen beharragatik. Bigarren omendu bat be egongo...
Ondarrutarrak izango dira bihar 11. Getxoko Komiki Azokan protagonistak. Azokak Luterl Taldea omenduko du, Ondarroako Komiki Jardunaldiekin eta beste hainbat ekimenekin binetaren mundua sustatzeko egiten duen beharragatik. Bigarren omendu bat be egongo da: Norma Editorial Europako komiki argitaletxe garrantzitsuenetakoa. 11:00ean irekiko dute azoka, eta omenaldia 19:30ean egingo da. Hiru egunean egongo da martxan azoka, binetaren mundua gerturatzea helburu. 60 saltokiz osatutako gune komertzialaz gain, hainbat jarduera egongo dira aukeran.