Ondarroa 2020 egitasmoa aurkeztu dute gaur, udaletxean
Datorren astean hasiko da Ondarroa 2020 etorkizuna erabaki egitasmoa martxan. Astelehenean merkataritza eta turismoa arloko lan mahaia batuko da, 15:00etatik 17:00etara, Kofradia Zaharrean. Antxon Uskola egitasmoaren koordinatzailea, Argia Ituarte alka...
Datorren astean hasiko da Ondarroa 2020 etorkizuna erabaki egitasmoa martxan. Astelehenean merkataritza eta turismoa arloko lan mahaia batuko da, 15:00etatik 17:00etara, Kofradia Zaharrean. Antxon Uskola egitasmoaren koordinatzailea, Argia Ituarte alkatea, Ainara Basurko Garapen Agentziako ordezkaria eta Amaia Zarrabeitia aholkularia egon dira aurkezpenean. “Herritarren parte hartzea ezinbestekoa da. Danon artean etorkizuneko erronkak gauzatzen joango gara”, esan du Argia Ituarte alkateak. “Bat edo batek interesa badauka edo entzutera etorri nahi badu, ateak zabalik daude”, gehitu du Uskolak, herritarrei gonbidapena eginaz.