
Antzinako automobilen eta klasikoen Euskal Herriko zaleak zorioneko daude. Azkeneko erakustetaz geroztik hamar urte igaro ondoren, klasikoen azoka berriro ospatuko da
Bilbon, BEC eta Eventos del Motor, S.L. enpresaren artean adostutako hitzarmenari esker. Bertan egongo dira
Lea-Artibaiko GGTeam Motoziklismo taldeakoak.
Retro Clasica Bilbao azokak 10.000 eta 15.000 metro koadro artean eta hainbat gune ezberdin izango du: antzinako ibilgailu eta motorren eta klasikoen merkataritza-erakusketa; osagarri, ordezko pieza eta hornigarrien gunea; klubentzako gunea eta aldi bereko jardueren gunea.
Hamabigarren postuan
Hamabigarren postuan jarriko dituzte ikusgai
GG Team taldekoek euren motorrak. Danetara, 22 motor eroango dituzte azokara, zortzi klasikoak eta beste hamalau lasterketarako motor modernoak. Euren artean, hiru
Moto Guzzi,
Ducati 450 bat,
Ossa Yankee bat,
Laverda Virage GSM bat eta
Bultaco TTS 350 bat besteak beste. Erakusketako izarra baina, edizio limitatua izan zen
Ducati Desmosedicia izango da.
Automobil eta motor klasikoen azoka bihar, barikua, 16:00etan zabalduko da, eta domekara arte egongo da martxan. Ordutegia 10:00etatik 21:00etara izango du.