
Bigarren eta hirugarrenarekiko alde estuagaz Etxahun Lekuek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrea. Beste bost bertsolarietatik, Arrate Illaro eta Gorka Ostolaza markinarra dira, momentuz, txartel barik geratu direnak. Horrela geratu zen sailkapena: Etxahun Lekuek 563.5 puntu lortu zituen, Igor Elortzak 561.5 puntu, Fredi Paiak 561 puntu, Jone Uriak 528 puntu, Arrate Illarok 489.5 puntu eta Gorka Ostolazak 483 puntu.
Hirugarren eta azken finalaurrea, datorren abenduaren 2an jokatuko da Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Iratxe Ibarra markinarra eta Joseba Artza Etxebarrikoa egongo dira azken finalaurrean abestuko duten sei bertsolarien artean. Taldea, Miren Amurizak, Peio Ormazabalek, Beñat Ugartetxeak eta Ibon Ajuriak osotzen dute.