San Andres Eguna ospatuko dute etxebarritarrek
Aurten be, herriko frontoian batuko dira etxebarritarrak San Andres jaiak ospatzeko. Barikua izango dute egun handia, baina domekara arte luzatuko dira jaiak. Ipuin kontalariak, jokoak eta batez be, herritarrek eurak egindako afari merienda ederra eduk...
Aurten be, herriko frontoian batuko dira etxebarritarrak San Andres jaiak ospatzeko. Barikua izango dute egun handia, baina domekara arte luzatuko dira jaiak. Ipuin kontalariak, jokoak eta batez be, herritarrek eurak egindako afari merienda ederra edukiko dute.
Egitaraua:
Barikua
- 11:00. Meza.
- 12:30. Lur Korta ipuin kontalaria kultur aretoan
- 15:30. Ume eta gaztetxoentzako “Zuresku” egurrezko jokuak
- 16:00 Briska txapelketa herritarrentzat
- 18:15 San Andres kartelen lehiaketako sari banaketa
- 18:30 Herriko umeentzat, afari-merienda
- 20:00 Herriko nagusientzat afaria
- 21:00 Esteibar bere taldearekin
Zapatua
- 17:00 Euskara Eguna. Euskal maratoi ekitaldia kultur aretoan.
- Ondoren, txokolatada
Domeka
- 12:00 Zestazko pelota partiduak:
- Adrian-Danel/Goitia III-Diaga II
- Maza-Egia/Mandiola III-Peio
- Reto-Mandiola II/Txika-Txomin