Harrera taldeak aurkezpena egin du Lekeition
“Herritar danari zabalik dagoen taldea” dela esan zuten arduradunek Lekeition, barikuan. Funtsean, taldearen helburu nagusia euskal preso eta erbesteratu politiko ohiei babesa ematea dela be esan zuten arduradunek. Izan be, “pertsona...
“Herritar danari zabalik dagoen taldea” dela esan zuten arduradunek Lekeition, barikuan. Funtsean, taldearen helburu nagusia euskal preso eta erbesteratu politiko ohiei babesa ematea dela be esan zuten arduradunek.
Izan be, “pertsona horiek gatazka politikoaren ondorio dira, eta Harrera eurekin arituko da”.
Besteak beste, Harrera taldeak ondoko puntuetan emango die babesa preso ohiei:
- Erakundeen aurrean defendatzea, 2. mailako gizabanakoak izan ez daitezen.
- Sozialki baztertuak izan ez daitezen eragile politiko eta mediatiko jakinen presioengatik.
- Langabeziarekin zigortuak izan ez daitezen.
Harrerak bere aurkezpena egin zuen barikuan Lekeition. “Preso ohiak sortutako maila nazionaleko elkarte asistentziala da”. Hitzaldian azken urte hauetan Harrera taldeak egindako ibilbidearen aipamen labur bat egin zen, preso eta iheslari ohien artean egindako diagnosian oinarriturik. “Beraiei gabezi, arazo eta beharrak etxera bueltan etortzean, mahaigaineratu zituzten”.
Aurkezpenean kultur etxeko aretoa bete-bete egin zen eta herritarrei taldean parte hartzeko herriko preso ohiengana gerturatzeko esan zieten antolatzaileek.
