‘Desentxufatuak’-ek eroan du EZBko lan onenaren saria
35. Zine Bilera arrakastatsua izan da oso. Aretoa gainezka egon zen amaiera ekitaldian, eta Urko Aristik aurkeztuta, amaiera ekimena giroan eta emozioz igaro zen. Bertan egon ziren filmeen egileak, eta sariak banatzen antolatzaile eta zuzendariak, kultur eta euskara zinegotziak, eta Maitane Larrauri Lekeitioko alkatea. Aurten 30 lan ikusi ahal izan dira lehiaketan, eta beste bi lehiaketaz kanpo. Epaimahaikoek adierazi dutenez, kalitate oneko lanak izan dira, «Euskal Herrian ikus-entzuneko lanek izan duten gorakadaren islada». Kepa Arruza, Kultur Zinegotziak eta epaimahaikideak amateur batzuen «profesionaltasuna» azpimarratu zuen. Arruzak dio, irabazleak aukeratzeko orduan oinarrizkoa dela filma biribila izatea, ondo limatutako pieza izatea, bai aspektu bisuala eta zein filmaren sinesgarritasuna kontuan hartu behar direla. «Publikoak filma sinistea edo heltzea garrantzitsua da», esan du. Joseba Zuberogoitia antolatzaileak barriz, urtero legez, ikuslegoaren jarraipena oso ona izan dela azpimarratu du. «Jende fidela dugu, eta naiz eta eguraldi kaskarrak izan, jendea gugana hurbildu da lanak ikustera eta egileei babesa ematera». Antolatzaileek aurtengo edizioa oso positibotzat jo dute. Halanda be, parte-hartzaileen eta ikuslegoaren gomendioak kontutan edukiko dituztela aitatu dute «Zinebilera urtetik urtera hobetzen joateko». Irabazleak Lehiaketako azken lau lanak ikusita, Zine Bilerako irabazleen izenak ezagutzera emon ziren. Danetara, arlo bakoitzeko maila bietan, amateurretan eta profesionaletan, bi sari emon zituen Jokin [...]
35. Zine Bilera arrakastatsua izan da oso. Aretoa gainezka egon zen amaiera ekitaldian, eta Urko Aristik aurkeztuta, amaiera ekimena giroan eta emozioz igaro zen. Bertan egon ziren filmeen egileak, eta sariak banatzen antolatzaile eta zuzendariak, kultur eta euskara zinegotziak, eta Maitane Larrauri Lekeitioko alkatea.
Aurten 30 lan ikusi ahal izan dira lehiaketan, eta beste bi lehiaketaz kanpo. Epaimahaikoek adierazi dutenez, kalitate oneko lanak izan dira, «Euskal Herrian ikus-entzuneko lanek izan duten gorakadaren islada». Kepa Arruza, Kultur Zinegotziak eta epaimahaikideak amateur batzuen «profesionaltasuna» azpimarratu zuen. Arruzak dio, irabazleak aukeratzeko orduan oinarrizkoa dela filma biribila izatea, ondo limatutako pieza izatea, bai aspektu bisuala eta zein filmaren sinesgarritasuna kontuan hartu behar direla. «Publikoak filma sinistea edo heltzea garrantzitsua da», esan du.
Joseba Zuberogoitia antolatzaileak barriz, urtero legez, ikuslegoaren jarraipena oso ona izan dela azpimarratu du. «Jende fidela dugu, eta naiz eta eguraldi kaskarrak izan, jendea gugana hurbildu da lanak ikustera eta egileei babesa ematera».
Antolatzaileek aurtengo edizioa oso positibotzat jo dute. Halanda be, parte-hartzaileen eta ikuslegoaren gomendioak kontutan edukiko dituztela aitatu dute «Zinebilera urtetik urtera hobetzen joateko».
Irabazleak
Lehiaketako azken lau lanak ikusita, Zine Bilerako irabazleen izenak ezagutzera emon ziren. Danetara, arlo bakoitzeko maila bietan, amateurretan eta profesionaletan, bi sari emon zituen Jokin Oregi, Kepa Arruza, Zuhar Iruretagoiena eta Mario Ortizek osotutako epaimanahiak. Aipamen berezia egin zioten bai eta be bere originaltasunagatik Telmo Esnalen Hamaiketakoa lanari, eta amaitzeko, epaimahaiak aurkeztutako ikus-entzunezko guztien artean, lan onenaren saria David Bernuesen Desentxufatuak irabazi zuen.
Zine Bilerako sariez gainera, Benito Ansola Sarien irabazleak be aurkeztu zituen Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Bigarren edizio honetan, Maria Elorzak (Donostia, 1988), Maider Fernandezek (Donostia, 1988) eta Aitor Gametxok (Lekeitio, 1989) lortu dute saria Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa proiektuarengatik. Ikus-entzunezko lana ekoizteko 4.000€ jasoko dituzte, eta film laburra 2013ko ekainaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dute.
35. Zine Bilerako irabazleak
Dokumental arloan
Amateurren artean.
1.Pello Salaberriaren Cross Culture Surf, Part 1, Lanhinch.
2. Eider Etxebeste eta Maialen Kaltzakortaren Potxuak kaleak hartzen.
Profesionalen artean.
1.Carlos Iglesiasen Gure arbasoen ogibidea.
2. Dragoi produkzioak Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa.
Argumentuzkoen arloan
Amateurren artean.
1.Irune Gurtubairen The Zealot.
2. Iñigo Lopezen Tortilla.
Profesionalen artean.
1.Jose Mari Goenagaren Lagun mina.
2. Gregorio Muro Harrieten Zeinek gehiago iraun.
Sormenezkoen arloan
Amateurren artean.
1.Mentxu Sesar Iglesiasen Gozo eta Hits.
2. Asier Sustaetaren Oinaze egoitzak.
Profesionalen artean.
1.David Bernuesen Desentxufatuak.
2. Iban del Camporen Kate begitik.