
Akerbeltz gaztetxeak lau urte bete ditu, eta hori ospatzeko, egun osoko jaia egin zuten bertan gazteek. Markina-Xemeingo Gazte Asanbladaren 10. urteurreneko jaia orain dela hilabete izanik, oraingoan, «jai xume bat» antolatzea izan da gazteen asmoa. ...

Gobernazio batzordeak azkan hilabeteetan egindako zirkulaziorako proposamenak aurkeztu ditu Mutrikuko Udalak, herriko trafikoa arindu, aparkalekuak optimizatu, oinezkoei lehetasuna eman eta gremioen lana erraztea helburu. Proposamenak irekiak direla argi laga du udalak, eta hori horrela, ekarpenak jasoko ditu, proposamena hobetuko denaren ustean.

35. Zine Bilera arrakastatsua izan da oso. Aretoa gainezka egon zen amaiera ekitaldian, eta Urko Aristik aurkeztuta, amaiera ekimena giroan eta emozioz igaro zen. Bertan egon ziren filmeen egileak, eta sariak banatzen antolatzaile eta zuzendariak, kultur eta euskara zinegotziak, eta Maitane Larrauri Lekeitioko alkatea. Aurten 30 lan ikusi ahal izan dira lehiaketan, eta beste bi lehiaketaz kanpo. Epaimahaikoek adierazi dutenez, kalitate oneko lanak izan dira, «Euskal Herrian ikus-entzuneko lanek izan duten gorakadaren islada». Kepa Arruza, Kultur Zinegotziak eta epaimahaikideak amateur batzuen «profesionaltasuna» azpimarratu zuen. Arruzak dio, irabazleak aukeratzeko orduan oinarrizkoa dela filma biribila izatea, ondo limatutako pieza izatea, bai aspektu bisuala eta zein filmaren sinesgarritasuna kontuan hartu behar direla. «Publikoak filma sinistea edo heltzea garrantzitsua da», esan du. Joseba Zuberogoitia antolatzaileak barriz, urtero legez, ikuslegoaren jarraipena oso ona izan dela azpimarratu du. «Jende fidela dugu, eta naiz eta eguraldi kaskarrak izan, jendea gugana hurbildu da lanak ikustera eta egileei babesa ematera». Antolatzaileek aurtengo edizioa oso positibotzat jo dute. Halanda be, parte-hartzaileen eta ikuslegoaren gomendioak kontutan edukiko dituztela aitatu dute «Zinebilera urtetik urtera hobetzen joateko». Irabazleak Lehiaketako azken lau lanak ikusita, Zine Bilerako irabazleen izenak ezagutzera emon ziren. Danetara, arlo bakoitzeko maila bietan, amateurretan eta profesionaletan, bi sari emon zituen Jokin [...]

Espainiako bandera udaletxeko balkoian ipintzera derrigortu dute Markina-Xemeingo Udala. Horrela eskatu zuen Espainiako gobernuak EAEn duen delagazioak, eta Bilboko auzien 5. zenbakiko epaitegiak erabakia berretsi du. Erabaki hori salatu dute Aralar et...

Herriko iturriek txukuntze lanen beharra duela eta, guztiak barriztea erabaki du Lekeitioko Udalak. Helburua, iturriak jatorrian ziren modura lehengoratzea izango da. Hori dela eta, Lekeitioko Eskulan Tailerrekoei proposatu diete eginkizuna. Trinidade ...

Alkarraz Leitza! egitasmoa jarriko du martxan Herri Bibliotekak gaur, 18:00etan. Egitasmoa gurasoei zuzenduta dago, eta irakurketa izango du oinarri. Hilean behin batuko den gurasoen talde bat osatzea da Herri Bibliotekaren asmoa, eta saioz saio, iraku...