Lekeitioko iturriak edertuko dituzte eskulan tailerrekoek
Herriko iturriek txukuntze lanen beharra duela eta, guztiak barriztea erabaki du Lekeitioko Udalak. Helburua, iturriak jatorrian ziren modura lehengoratzea izango da. Hori dela eta, Lekeitioko Eskulan Tailerrekoei proposatu diete eginkizuna. Trinidade ...
Herriko iturriek txukuntze lanen beharra duela eta, guztiak barriztea erabaki du Lekeitioko Udalak. Helburua, iturriak jatorrian ziren modura lehengoratzea izango da. Hori dela eta, Lekeitioko Eskulan Tailerrekoei proposatu diete eginkizuna. Trinidade kalekoekin hasi dira eta Goiko kale, Beko Kale, udaletxe azpiko, parkeko eta Dia aurrekoak berreskuratzen jarraituko dute. Udaletxeko brigadak, banan-banan, dauden lekuetatik hartu eta garbitu egingo dituzte, eta gero, eskulan tailerrekoen esku geratuko dira.