Irakurketaren inguruko egitasmoa jarriko du martxan Herri Bibliotekak
Alkarraz Leitza! egitasmoa jarriko du martxan Herri Bibliotekak gaur, 18:00etan. Egitasmoa gurasoei zuzenduta dago, eta irakurketa izango du oinarri. Hilean behin batuko den gurasoen talde bat osatzea da Herri Bibliotekaren asmoa, eta saioz saio, iraku...
Alkarraz Leitza! egitasmoa jarriko du martxan Herri Bibliotekak gaur, 18:00etan. Egitasmoa gurasoei zuzenduta dago, eta irakurketa izango du oinarri.
Hilean behin batuko den gurasoen talde bat osatzea da Herri Bibliotekaren asmoa, eta saioz saio, irakurketaren inguruko gaiak jorratzen joango dira. Liburuak zelan aukeratu, ipuin gomendagarriak zehaztu, kontu tradizionalen berreskuratzea, ipuinak zelan kontatu eta taldean sortu ahal diren beste gai batzuk landuko dituzte besteak beste. «Irakurketaren inguruko artikulu batzuk banatu eta liburuen inguruko gomendioak be emongo ditugu», azaldu du Igor Idoeta Herri Bibliotekako arduradunak.
Lehen saioa
Lehenengo saioa gaur bertan egingo da herri bibliotekan, eta bertan taldearen dinamika azaldu eta hurrengo saioetako egunak zehaztuko direla jakitera emon dute antolatzaileek. Gutxi gora-behera, ordu beteko saioak izango direla aurreratu dute.
Egitasmoa, batez be HH eta LH 1. eta 2. mailatako gurasoi zuzenduta dago, baina interesa duen edonork parte hartu dezakeela zehaztu dute antolatzaileek.