Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaGizartea

Jende gutxi baina giro ona Akerbeltzen 4. urtebetetze jaian

Akerbeltz gaztetxeak lau urte bete ditu, eta hori ospatzeko, egun osoko jaia egin zuten bertan gazteek. Markina-Xemeingo Gazte Asanbladaren 10. urteurreneko jaia orain dela hilabete izanik, oraingoan, «jai xume bat» antolatzea izan da gazteen asmoa. ...

Lea-Artibai eta Mutriku
2012/12/04

Akerbeltz gaztetxeak lau urte bete ditu, eta hori ospatzeko, egun osoko jaia egin zuten bertan gazteek. Markina-Xemeingo Gazte Asanbladaren 10. urteurreneko jaia orain dela hilabete izanik, oraingoan, «jai xume bat» antolatzea izan da gazteen asmoa. Halan, etxeko giroan baina gustora, ospatu dute urtebetetzea.
Herriko Euskara Batzordeak eta XATek antolatutako Euskararen Eguneko Mihiluze jolasera batzeko deia egin zuten gazteek, baina, gutxi izan ziren horretara animatu zirenak. Gaztetxeko bazkarian be, aurreko urteetan baino jende gutxiago elkartu zen, 40 bat lagun, eta beraz, lagunartean, lasai, bazkaldu zuten danek.
Bazkalostean ailagatu zen sorpresa. Irrien Lagunek entsegua egin zuten gaztetxean, eta ikuskizunaz gozatu eta eurekin solasean aritzeko aukera izan zuten Akerbeltzen batutakoek.
Arratsaldea gaztetxean pasatuta, poteora irten ziren gazteak. Lasai hasi zen gaba, baina orduak aurrera joan ahala, gero eta jende gehiago batzen joan zen, eta Valentziako (herrialde katalanak) Atzenbla ska-rock taldearen kontzerturako nahiko jende pilatu zen gaztetxean. Talde gazte baina oso ona suertatu zen Atzenbla eta pozik geratu ziren bai taldekoak bai eta kontzertua entzutera joan zirenak be. Urtero modura, urteurren jaia karaokeagaz amaitu zen, eta betiko modura, arrakasta handia lortu zuen. Hasi orduko zegoen jada, zerrenda luzea parte hartzeko, eta horrela, kantatu eta kantatu, goizaldera arte luzatu zen jaia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.