Markina-Xemeingo Udala Espainiako bandera ipintzera behartu dute
Espainiako bandera udaletxeko balkoian ipintzera derrigortu dute Markina-Xemeingo Udala. Horrela eskatu zuen Espainiako gobernuak EAEn duen delagazioak, eta Bilboko auzien 5. zenbakiko epaitegiak erabakia berretsi du. Erabaki hori salatu dute Aralar et...
Espainiako bandera udaletxeko balkoian ipintzera derrigortu dute Markina-Xemeingo Udala. Horrela eskatu zuen Espainiako gobernuak EAEn duen delagazioak, eta Bilboko auzien 5. zenbakiko epaitegiak erabakia berretsi du. Erabaki hori salatu dute Aralar eta Bilduko ordezkariek.
Espainiako Konstituzioak horrela agintzen duela eta Espainiako bandera jartzeko agindua jaso zuen uda aurretik, Markina-Xemeingo Udalak. Hori egin ezean alkatea gaitasungabetu egingo zutela adieraziz.
Horren aurrean, Bilduk eta Aralarrek auzia bide judizialetik eroatea erabaki zuten, «gure eskubideen defentsa bide horretatik egiten saiatzeko». Halanda be, barriro etorri zaio udalari bandera jartzeko agindua Bilboko administrazioarekiko auzien 5. zenbakiko epaitegiak agindua berretsi ondoren. Bildu eta Aralarren esanetan, agindu hori, Markina-Xemeingo herritarren gehiengoaren kontrakoa da, «markina-xemeindarrok euskaldunak sentitzen garelako eta gurea ikurrina delako». Beraz, Espainiako bandera, «inposizioaren seinale» dela diote.
Bide guztiak agortuta, Markina-Xemeingo Udala, Espainiako bandera udaletxeko balkoian ipintzera «derrigortuta» dagoela azpimarratu dute Bildu eta Aralar alderdietako sei ordezkariek. Argi utzi nahi izan dute gainera, Espainiako bandera jarri beharra, «euren borondatearen kontrako ekintza bat» dela eta «ez dutela sekula bandera hori eurentzat hartuko».